XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urrezko adarra 1.532-an, Marko Antonio Sanudo, beneziarra, sartu zen Estanbul-eko kaian, itsas-lapurren bildurra ahaztu ezinik.

Luzaroan oroituko da egin duen bidai neketsuaz.

Benezia-tik hasita ez du unetxo baten ere begien aurretik kenduko, bere erantzunkizunpean dakarren kutxa.

Urre eta harri-bitxizko gauza haundi bat zaintzen du etengabean.

Jacomo Correr, Piero Morexini eta Caorlini-tarrak hiriko urregilerik onenei egin erazi diete.

Eta bai bapo ordaindu ere.

Bitxi-lan harrigarri hau lau koroiz osatua dago, elkarrez gainka, koxkor baten oinarritua, eta azken apain batez gailurtua.

Marco Antonio-k Soliman sultanari saltzeko agindua hartu du, eta ez nola-nahiko salneurrian: 100.000 dukatuan besterik ez, alajaina!.

Ezin du sinestu begien aurre-aurrean argi daukana: zehartu du ontziak Urrezko Adarra, eta kaiaren sakonera doa.

Lerroan doakio Estanbul ezker saihetsetik bere erlatzarekin.

Mezkita lerroak oskolezko uhina dirudi.

Hiri harrigarri hau gaur ikus dezakegu Lorrich Alemania`ko edertilariak zehatzki margotu bait-zuen gure Sanudo kaian sartu zen aroan bertan.

Istambul-eko kaia lurreko ederrenetako bat da.

Sei kilometroko luzaroa eta 300-900 metroko zabaleroa izanik, era guztietako ontziek hartzen dute zama bere itxas-zubietan.

Bestetik, ibai baten itxasorantzako irteerak bere garbitasuna ziurtatzen du.

Haizetik babesten duten muno emankorrez inguraturik, Chrysos-keras izenez bataiatu zuten greziarrek, adibidez, Urrezko Adarra.

Ontzi eta txalupak dantza etengabekoz bizi erazten dute; Asia-ko Turkia-ra irteten dira gizon, abere eta salgaiak eramanez, eta Persia, India edo Txina-ra, handik gero karabanak zamaturik itzultzeko.

Bosforotik sartzen dira edo irtetzen Itsas Beltze-ra igotzeko, edota Marmara itxasotik Grezia, Italia, Espainia edo Frantzia-ra jeisteko, Arrantza izanik ontzi txikiagoen lana, arrantzaleek itsas ertzaren zuirtasuna oinarritzen dute.

Bestalde kaika deituriko ontzi oso ugari eta pizkorrek, hutskeri bategatik, eramaten dituzte bidariak Istambul-etik Galatarara.

Enperatriz espetxeratuaren Dorrea Byzanziotar Dorrea.